Bertso Eskolan izena emateko epea zabaldu du Errikotxia elkarteak

Bertsotan trebatu nahi dute haur, gazte eta helduentzako bertso-eskolak eskainiko ditu aurten ere Orioko Errikotxia Bertsozaleen Elkarteak. Adinaren eta mailaren araberako taldeak egingo dituzte; LHko eta DBHko gaztetxoek astean behin jasoko dituzte eskolak, eguerditan; eta zaharragoen taldea, berriz, astean bitan juntatuko da hasiera batean. Izen-ematea telefonoz egin behar da, elkarteko kideei deituta.

Hiru maila bereiziko dituzte:

  • Hasiera maila: LHko ikasleei zuzenduta.
  • Trebatze maila: DBH 1, 2 eta 3ko ikasleei zuzenduta
  • Mahai-bueltako taldea: DBH4 tik hasi eta 100 urtera bitartekoei zuzenduta

Ikasturte osoko matrikulak 40 euro balio du, eta asteko saioa ordubete ingurukoa izango da, bazkalondoan.

Interesa izanez gero, deitu Errikotxia elkarteko arduradunei: Iñaki (635-72 02 40) edo Mikel (615-76 74 36).