Arnasguneei buruzko erakusketa izango da kultur etxean martxoaren bukaera arte

Kategoriak
Share |
  • Data
    2017-03-20
    2017-03-31
  • Ordua
    10:30 - 13:00 eta 17:00 - 20:00
  • Lekua
    Kultur etxea
  • Antolatzailea
    UEMA eta Orioko Udala

arnasguneak17
Erakusketa UEMAk antolatu du eta Orioko Udalak herrira ekartzea erabaki du, Korrika Kulturalarekin bat eginez. Erakusketaren helburua hau da: Arnasguneek duten garrantziaren eta azken hiru hamarkadetan izan duten bilakaeraren berri ematea eta aurrera begira dituzten erronkak  ezagutaraztea.

Erakusketa zabalik izango da kultur etxea jendearentzat irekita dagoen orduetan, goizez eta arratsaldez, martxoaren 20an hasi eta 31 arte.

UEMAren mezua zabaltzeko tresna

UEMAk herritarrengan eragiteko hainbat baliabide sortu ditu azken urteetan eta sortu berri duen erakusketa hau ere komunikazio estrategia horren baitan kokatzen da. UEMAren mezua herritarrengana zabaltzea da helburua eta ahalegin berezia egin du UEMAK mezu ulerterrazak sortzen.

13 panelez osatutako erakusketa

Erakusketa 13 panelek osatzen dute eta, horiez gain, erakusketaren aurkezpen lana egiten duen beste bat ere badago.

Erakusketaren mamia bi iturri nagusitatik jasotakoa da. UEMAk bi ikerketa egin zituen 2014an eta 2015ean ekin zion gizarteratzeari. Lehenbizikoa, Soziolinguistika Klusterrak egindakoa da eta  Udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoa aztertzen du. Bigarrena, berriz, Gaindegiak landutakoa da eta udalerri euskaldunen ezaugarri sozioekonomikoak biltzen ditu. Bi txosten mardul horien mamia modu sintetikoan eta praktikoan azaltzen du erakusketak, grafiko erakargarriz hornituta.

Bestalde, aipatutako iturriez gain, beste hiru atalekin osatu da erakusketa. Lehenbizi, euskararen arnasguneak zer diren eta nolako ezaugarriak dituzten azaltzea garrantzizkotzat jo du UEMAk. Bigarrenik, kultur ereduaren bilakaerak herritarrengan izan duen eraginari ere arreta berezia jarri zaio (internet, globalizazioa,…). Azkenik, herritarren aktibazioari begirako mezu indartsu eta positiboa zabaldu nahi izan du erakusketak.

Harpidetu!

Jaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan!

informazio +

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

Zu hemen zaude: HasieraAlbisteakAgendaArnasguneei buruzko erakusketa izango da kultur etxean martxoaren bukaera arte

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra