Foru Aldundiaren Ikasgela Ibiltaria Orion izango da astelehenean

Kategoriak
Share |
  • Data
    2017-07-17
  • Ordua
    Goiz eta arratsaldez
  • Lekua
    Abaromendi
  • Antolatzailea
    Gipuzkoako Foru Aldundia eta Orona Fundazioa

autobusibiltaria17
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak bultzatutako ekimen bat da Ikasgela Ibiltaria, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko. Irizar enpresaren laguntza ere jaso du ekimenak.

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleak sentsibilizatzea du helburua Ikasgela Ibiltariak, baina gizarte osora zabaldu nahi du eragina. Programatzen ikastearen garrantzia nabarmendu nahi dute antolatzaileek ekimen honen bitartez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ programaren atal bat da ekimen hau.

Abaromendin jarriko da Ikasgela Ibiltaria

Gipuzkoa osoan dabil Ikasgela Ibiltariaren autobusa uztailean, eta astelehenean, uztailak 17, Orion izango da, goiz eta arratsaldez. Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak, guztiz doan. Programazio-tailerrak 45 minutukoak izango dira eta aldez aurretik eman behar da izena. Horretarako, honako formularioa bete behar da.

Eguneko tailerren programa

Honako hau izango da tailerren eguneko programa:

10:00     Programatu I

11:00     Scratch ezagutu

12:00     Bideo-jokoak sortu

13:00     Programatu ordenagailurik gabe

16:00     Programatu ordenagailurik gabe

17:00     Bideo-jokoak sortu

18:00     Webguneak programatu

19:00     Programatu II

Tailerren edukiak

PROGRAMATU I  (12-16 urte)

Edozein gailu elektroniko, bideo-joko edota webguneren atzean, programazioa dago. 45 minutuko ikastaro honetan, programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu. Zatoz eta has gaitezen programatzen!

PROGRAMATU II (14-16 urte)

Zer da programazio lengoaia bat? Zer aldagai bat? Nola har ditzake erabakiak ordenagailu batek? Galdera hauen erantzunak, eta askoz ere gehiago, era dibertigarrian ikasiko ditugu, etxera eraman ahal izango duzun proiektu txiki bat sortuz.

PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE  (8-12 urte)

Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor daitezke. Zatoz ondo pasatzera, kode, argazki eta ordenagailuei buruz ikastearekin batera.

WEBGUNEAK SORTU  (12-16 urte)

Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun!

SCRATCH EZAGUTU  (8-12 urte)

Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxera eraman ahal izango ditugunak. Hasi hemen ikasten eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean.

BIDEO-JOKOAK SORTU (8-14 urte)

Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu! Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan jarri beharko ditugularik… Zatoz, jokalari!

Harpidetu!

Jaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan!

informazio +

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

Zu hemen zaude: HasieraAlbisteakAgendaForu Aldundiaren Ikasgela Ibiltaria Orion izango da astelehenean

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra