Abenduaren 9an bedeinkatuko dira arraunlariek irabazitako banderak

Kategoriak
Share |
  • Data
    2017-12-09
  • Ordua
    14:30
  • Lekua
    Karela kiroldegia
  • Antolatzailea
    Arraun Elkartea, Orioko Udala eta herriko tabernariak

banderenbedeinkazioa2017

Tradizioari jarraituz, Orioko taldeak Kontxako estropada edota Espainiako txapelketa irabazten duen urtean banderen bedeinkazioa egiten da. Orioko traineruak 2007an irabazi zuen azkenekoz Kontxako estropada eta, aurten berriz irabazi duenez, 2007tik hona Orioko Arraun Elkarteak irabazi dituen bandera guztiak bedeinkatuko dira abenduaren 9an: guztira, 160 bandera dira, horien artean aurtengo 17ak (6, bateletan; eta 11, trainerutan).

Bedeinkazioa eta bazkaria

Banderak 13:00etan bedeinkatuko dira elizan eta, ondoren, 14:30ean, herri-bazkaria egingo da Karela kiroldegiko pistan. Bazkariaz gain, musika ere izango da kiroldegian. Horrez gain, Strapalucio txaranga ibiliko da kalez kale egun osoan.

Txartelak erosteko

Txartelak azaroaren 21ean jarriko dira salgai Turismo bulegoan. Txartela erosteko azken eguna azaroaren 30a izango da. Bi txartel mota daude: haurrenak 15 euro balio du eta helduenak, berriz, 35 euro.

Haurren menua hau izango da: makarroiak tomatearekin, albondigak eta izozkia. Helduen menua, berriz, hau da: ganba-entsalada, piper beteak, txekor-masailak eta ijito-besoa izozkiarekin.

Karteleko argazkia Luis Lizarralde 'Bixki'k egindakoa da.

Harpidetu!

Jaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan!

informazio +

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

Zu hemen zaude: HasieraAlbisteakAgendaAbenduaren 9an bedeinkatuko dira arraunlariek irabazitako banderak

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra