Informazio-bilerak egingo dira kultur etxean, hondakinak biltzeko sistema berriari buruz

Kategoriak
Share |
  • Data
    2017-12-14
    2017-12-29
  • Lekua
    Kultur etxea
  • Antolatzailea
    Urola Kostako Udal Elkartea eta Udala

hondakinenbilera17

Hondakinak gaika sailkatzeko sistema berria jarriko da martxan eskualde osoan otsailaren 1etik aurrera eta, sistema berri horrek sor ditzakeen zalantzak argitzeko, informazio bilerak egingo dira bi egunetan: abenduaren 14an eta abenduaren 29an. Bilera irekiak izango dira eta herritar guztiek daukate parte hartzeko aukera. Kultur etxeko areto nagusian egingo dira.

Bilerak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, ordu desberdinetan.

Gutunak etxeetara

Hondakin sistema berria azaltzeko, Urola Kostako Udal Elkarteak gutunak bidali ditu etxeetara abenduaren hasieran.Bertan azaldu du nolakoa izango den sistema berria eta bakoitzak zer egin behar duen hondakinak gaika sailkatu eta birziklatzeko.

Lau bilera, bi egunetan

Gutunak bidaltzeaz gain, Udal Elkarteak egoki ikusi du bilera ireki hauek antolatzea, herritarren kezka eta zalantzei erantzuna emateko.

Informazio-bilerak honako egun eta orduetan izango dira:

  • Abenduaren 14an, 10.00etan (euskaraz), 17.00etan (gaztelaniaz) eta 19.00etan (euskaraz)
  • Abenduaren 29an, 10.00etan (euskaraz).

Saio laburrak eta argigarriak izango dira, eta Udalak herritarrak animatzen ditu parte hartzera.

Sistema berriaren abantailak

Urola Kostako bost herrietan martxan jarriko den sistema berriak hainbat abantaila izango ditu:

  • baliabideak optimizatuko dira
  • birziklatzeko aukerak biderkatuko dira
  • errefusa gutxiago sortzeko aukera emango du.

Sistema berriaren helburua, argia da, urtebetean %40ko birziklatze-tasatik %60ra igotzea, eta hiru urtetan %75era.

Informazio-bilerei buruzko triptikoa, euskaraz eta gaztelaniaz (PDF)

Harpidetu!

Jaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan!

informazio +

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

Zu hemen zaude: HasieraAlbisteakAgendaInformazio-bilerak egingo dira kultur etxean, hondakinak biltzeko sistema berriari buruz

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra