Castellers de Vilafranca taldea Orion izango da larunbatean

Kategoriak
Share |
  • Data
    2018-07-14
  • Ordua
    13:00
  • Lekua
    Herriko Plaza
  • Antolatzailea
    Orioko Udala

castellers18

Zortzi eta bederatzi pisutako giza dorreak egingo dituzte castellers-ek. Bederatzikoa osatzen lortuz gero, lehenbiziko aldia izango da Euskal Herrian altuera horretako dorrea ‘kargatzen’ eta 'deskargatzen' dela.
Udalak gonbidatuta datoz castellersak Oriora, Bisiguaren Festaren programaren barruan ekitaldia egitera. Ia 300 laguneko taldea dator Kataluniatik.

12:45ean egingo zaie harrera Herriko Plazan eta 13:00etan hasiko dute ekitaldia. Elkarteak eta Orioko Udalak dei egiten diete herritarrei plazara agertzeko, ekitaldiaz gozatzeko eta, nahi dutenek, dorreari eusten dion beheko ‘pinya’-n parte hartzeko.

Zortzi eta bederatzi pisuko dorreak

Uztailaren 13tik 15era Euskal Herrian izango dira Castellers de Vilafranca taldekoak. Alegiako Festetan egingo dute lehen emanaldia; Errenterian, Orion eta Donostian izango dira larunbatean; eta Elizondon igandean. Zortzi eta bederatzi pisutako dorreak egiten saiatuko dira. Euskal Herrian ez da inoiz bederatzi pisuko giza dorrerik egin eta Castellers de Vilafranca taldeak saiakera hori egin nahi du.

Orio eta Vilafranca

Orio eta Vilafranca herrietako kultur taldeek harreman handia izan dute azken urteotan. Falcons de Vilafranca taldea San Pedro festetan eta Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako garagardo azokan aritu izan da. Harreman horren ondorioz, Orioko kultur taldeek emanaldiak egin dituzte Vilafrancan eta katalanek Orion. Bitxikeria gisa, Castellers de Vilafranca taldeko kideak Orion izan ziren 2015. urtean Oria Ibaiaren jaitsieran parte hartzen.

Giza dorreak

Giza dorreak Gizateriaren Kultur intereseko ondare immaterial izendatuta dauzka UNESCOk. CASTELLERS DE VILAFRANCA taldea 1948. urtetik giza dorreak egiten dituen erakunde bat da, kirola eta kultura uztartzen dituena, Vilafranca del Penedes herrikoa (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Interes publikoko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da eta adin, ideologia, erlijio eta tankera askotako mila lagun baino gehiago biltzen ditu. 1983. urtetik Cal Figarot etxea da Castellers de Vilafranca erakundearen egoitza.

Taldeko kideak astean hirutan biltzen dira borondatez, entrenamenduak egiteko. Taldean lan egin eta aurreko erronka gainditzea dute helburu. Bide horretan hamaika aldiz izan dira irabazle bi urtez behin urriko lehen asteburuan Tarragonan jokatzen den Concurs de Castells sonatuan. Besteak beste, 2002. urtetik hona jokatutako zortzi edizioak irabazi dituzte. Urtero, apiriletik azarora bitartean martxan izaten da castells denboraldia, eta abuztuaren 30ean Vilafranca del Penedes herrian egiten da castells talde onenen arteko San Felix jaia edo diada.

Castellers de Vilafranca herriko eta inguruko erakunde kultural handienetakoa da eta herrialde katalanen enbaxadore lanak egin izan dituzte atzerrian. 1973an Parisen egin zuten lehen erakustaldia; eta, geroztik, Londres, Roma, Frankfurt, Lisboa, Txile, Bonbai, New York eta Shanghain izan dira, besteak beste. Euskal Herrian bi alditan izan dira aurrez, 1990an eta 2005ean: Bergaran, Antzuolan eta Zumarragan lehen aldian eta Donostian eta Elorrion bigarrenean.

Artxiboko irudiak

https://www.flickr.com/photos/castellersdevilafranca/sets/72157665075156157

https://www.flickr.com/photos/castellersdevilafranca/sets/72157694474208234

Artxiboko bideoak

https://www.youtube.com/watch?v=DXld2kRaFUM

https://www.youtube.com/watch?v=8zvqUkoH-BU

Harpidetu!

Jaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan!

informazio +

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

Zu hemen zaude: HasieraAlbisteakAgendaCastellers de Vilafranca taldea Orion izango da larunbatean

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra