Gustav Mahler gazte-orkrestrak eta Donostiako Orfeoiak kontzertua emango dute martxoaren 7an Kursaalean eta autobusa izango da doan Oriotik joan nahi dutenentzat

Kategoriak
Share |
  • Data
    2019-03-07
  • Ordua
    20:00
  • Lekua
    Donostiako Kursaalen

OrioKursaal19

Donostiako Kursaalean Gustav Mahler gazte-orkestraren eta Donostiako Orfeoi txikiaren kontzertua izango da martxoaren 7an, ostegunarekin, eta, bestetan bezala, autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean:

https://www.kursaal.eus/eu/

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Autobusa doan

Autobusa doan erabili ahal izango da; baina izena eman behar da aldez aurretik, Turismo bulegora deituta martxoaren 1a baino lehen: 943 835 565

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta Gustav Mahler-en 3. sinfonia joko dute. Jonathan Nott-ek zuzenduko du kontzertua.

Kontzertuari buruzko informazio gehiago:

https://www.kursaal.eus/es/agenda/gustav-mahler-jugendorchester/

 

 

Berritarako harpidetza

Gure albisteak zure emailean jaso nahi?

Bidali zure datuak

Zu hemen zaude: HasieraAlbisteakAgendaGustav Mahler gazte-orkrestrak eta Donostiako Orfeoiak kontzertua emango dute martxoaren 7an Kursaalean eta autobusa izango da doan Oriotik joan nahi dutenentzat

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut