-
Kanpineko taberna kontzesioan emateko lehiaketa jarri du abian Udalak
Astelehena, 08 Apirila 2013Orioko Udalak lehiaketa publikoa jarri du abian, kanpineko taberna kontzesioan emateko. Maiatzaren 2a izango da Udalean proposamenak aurkezteko azken eguna. Lehiaketa publikoaren oinarriak oriora.com webguneko Kontratistaren profila ataletik deskarga daitezke, euskaraz zein gaztelaniaz.
Kategoriak AlbisteakGehiago irakurri... -
Berdintasunerako lehenengo planaren aurkezpena
Ostirala, 05 Apirila 2013Datorren asteazkenean, apirilak 10, udalak martxan jarriko duen Berdintasunerako lehenengo planaren aurkezpena izango da. Lehenik, eguerdiko 13:00ean udal langileei aurkeztuko zaie. Arratsaldeko 18:30ean herritarrentzako aurkezpena izango da Kultur Etxean. Azken urteetan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko pausu garrantzitsuak...
Kategoriak AlbisteakGehiago irakurri... -
"Bi arreba" emanaldia izango da ostiralean, Korrika Kulturalaren barruan
Astelehena, 18 Martxoa 2013Emanaldia kultur etxean izango da 22:00etan eta, doan izango bada ere, gonbita jaso behar da aldez aurretik kultur etxean bertan. Xabier Lizaso piano jotzaile oriotarrak eta Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak prestatutako emanaldiak bertsoak eta musika uztartuko ditu. Chopin konpositorearen eta Xenpelar bertsolariaren bizitzetan oinarrituta...
-
UEMAren Batzar Nagusia izango da larunbatean Orioko kultur etxean
Ostirala, 15 Martxoa 2013Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) Batzar Nagusi garrantzitsua egingo du larunbatean, martxoak 16, goizeko 10etan hasita, Orioko kultur etxeko areto nagusian. Euskal Herri osoko 64 herritako 125 hautetsi daude deituta Batzar Nagusian parte hartzera. Ildo berria Batzar nagusi horretan, UEMAk amaiera emango dio azken hilabeteetako go...
-
Herriko euskaltzaleen bazkaria izango da larunbatean, Korrika Kulturalaren barruan
Asteartea, 12 Martxoa 2013Korrika Kulturalaren programaren barruan euskaltzaleen bazkaria antolatu du Korrika batzordeak datorren larunbaterako, martxoak 16. Bazkaria Loretxu jatetxean izango da, 14:30ean hasita. Bazkaritarako txartelak Kolon Txiki tabernan eta Lore burdindegian daude salgai, 25 euroko prezioan. Guztira, 60 txartel jarri dira salgai. Txartela erosteko ...
-
Korrika Kulturaleko ekitaldiak
Osteguna, 07 Martxoa 2013Orioko elkarte ugarik osatzen du Korrika batzordea eta dagoeneko badira pare bat hilabete bilerak egiten hasi zirela, aurtengo Korrika antolatzen laguntzeko. Batzordearen zereginetako bat izan da Korrika Kulturala antolatzea eta dagoeneko prest dago horren programa. Korrika Kulturalaren barruko aurreneko ekitaldia joan den igandeko Hitz gurutza...
Kategoriak AlbisteakGehiago irakurri...
Atalak
Atalak
Berritarako harpidetza
Gure albisteak zure emailean jaso nahi?
Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra