Jaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan

Oriotarrak, herritarren foroa: e-posta boletina eta herritarren foro irekia

Udalak webgune honen bidez argitaratzen dituen ohar, albiste eta dokumentuen berri zuzenean jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez Oriotarrak posta-zerrendara, eta albisteak argitaratzearekin batera, zure ordenagailuan jasoko duzu abisua.

E-postaz bidalitako albisteetan, soilik oharren sarrera agertuko da. Ez duzu, beraz, testu luze eta astunik jasoko. Albistea interesgarria bada zuretzat, klikatu eta zuzenean testu osoa irakurtzeko aukera izango duzu.

E-posta zerbitzu honetan ez da artxibo erantsirik bidaliko. Ziurtatua dago ez duzula birusik jasoko bide honetatik.

Horrez gain, Oriotarrak foroan, mezuen elkartruke librea ere badago. Harpidetzen bazara, mezuak bidali ahal izango dituzu libreki forora, eta gainerako forokide oriotarren mezuak ere jasoko dituzu.

Nola?

  • Erregistratu: Jarri zure e-posta alboko laukian eta klikatu, edo bidali mezu hutsa zure e-posta zerbitzutik honako helbidera: oriotarrak-subscribe@yahoogroups.com
  • Harpidetza eten: bidali mezu hutsa idatzi honako helbidera: oriotarrak-unsubscribe@yahoogroups.com

Oriotarrak foroaren artxiboa ere badago sarean, hemen

Zu hemen zaude: HasieraJaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut