Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza

Kategoriak
Dagokion saila
Euskara Zerbitzua
Baldintzak
  • Errotulua euskara hutsez idatzia izango da.
  • Euskaraz txukun idatzitakoa izango da (horretarako, dendariak Euskara Zerbitzuaren aholkua eska dezake).
  • Errotulua euskaraz jartzeko Udalaren diru laguntza jaso duen pertsonak ezin izango du jaso, bost urteko epean, beste horrelako diru laguntzarik establezimendu bererako.
  • Udalak kostuaren % 50 ordainduko dio dendariari; baina, gehienez ere, 340 eurokoa izango da laguntza. Hau da, norbaitek 1000 euro balio duen errotulua jartzen badu, jasoko duen diru laguntza ez da izango 500 eurokoa (% 50), baizik eta 340koa.
Eskaera nola egin

Behin errotulu berria instalatuta dagoenean, dendariak hemen dagoen instantzia bete behar du eta errotuluaren fakturarekin batera entregatu Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Instantzia hemen

Zu hemen zaude: HasieraIragarki-taulaDiru-laguntzakErrotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut