Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak izango dira azaroan. Igande honetan, Orion

Kategoriak
Share |
  • Data
    2017-11-05
    2017-11-12
    2017-11-19
    2017-11-26
    2017-12-03
  • Ordua
    11:00
  • Antolatzailea
    Urola Kostako Udal Elkartea

hitzaldiibiltariak17

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten laugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltariak. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko hiru urteetan arrakasta polita izan dute.

Azaroaren 5ean emango zaie hasiera hitzaldi ibiltariei (azaroko igandeetan izango dira eta doan dira). Lehendabizikoa, azaroaren 5ekoa, Orion izango da, eta hurrengo igandeetan Zumaian, Zarautzen, Getarian eta Aian. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da.

Hau da hitzaldien programa:

ORIO, AZAROAK 5, IGANDEA

Hitzaldia: Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko euskal ontzigintza eta Orioko ontziolak.

Hizlaria: Lourdes Odriozola Oiarbide

Ordua: Goizeko 11:00etan.

Ibilbidea: Orioko udaletxe aurrean hasi eta Mutiozabal ontziolan bukatuko da. Orioko alde zaharrean eta Oria ibai bazterrean zehar burutuko den ibilbide honetan XVI. mendeko euskal ontzigintzari eta Orion jarduera honek izandako garrantzi historikoari buruzko argibideak eta elementuak ezagutuko ditugu.

ZUMAIA, AZAROAK 12, IGANDEA

Hitzaldia: Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak.

Hizlaria: Iosu Etxezarraga Ortuondo

Ordua: Goizeko 11:00etan.

Ibilbidea: Olazabal Idazkariaren jauregi aurrean hasi eta San Pedro parrokian amaituko da. Elkanoren bigarren espedizioaren inguruko gertakariak eta bertan parte hartutako zumaiarren historia ardatz bezala hartuz, garai hartan itsas jardueretan parte hartzen zuten Zumaiako hainbat sendiri buruzko argibideak ezagutuko ditugu.

ZARAUTZ, AZAROAK 19, IGANDEA

Hitzaldia: Elkanoren senitarteko zarauztarrak.

Hizlaria: Xabier Alberdi Lonbide

Ordua: Goizeko 11:00etan.

Ibilbidea: Zarauzko udaletxe aurrean hasi eta Frantziskotarren komentuan amaituko da. Maiz, Zarautzek iraganeko itsas jarduera handiekin zerikusi gutxi izan zuela uste den arren, Elkanotarrekin lotura izan zuten hainbat sendiren (Portu, Zarautz, Manzisidor...) historiari eta itsas jarduerei buruzko berriak ezagutuko ditugu.

GETARIA, AZAROAK 26, IGANDEA

Hitzaldia: Azter dezagun Getariako Elkanoren Monumentua.

Hizlaria: Ismael Manterola Ispizua

Ordua: Goizeko 11:00etan.

Ibilbidea: Getariako Udaletxe aurrean hasi eta Elkanoren Monumentua zehatz mehatz aztertuko dugu. 1924an inauguratutako monumentu hau Agustín Aguirre eta José de Azpiroz arkitektoek diseinatu zuten eta Victorio Macho eskultorearen lanak ditu. Monumentuaren eraikuntzaren nondik norakoak eta bere balio artistikoa ezagutuko ditugu.

AIA, ABENDUAK 3, IGANDEA

Hitzaldia: Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian.

Hizlaria: Borja Aginagalde Olaizola

Ordua: Goizeko 11:00etan.

Ibilbidea: Laurgaingo jauregi aurrean hasi eta bukatuko da. Laurgaingo bailarako elementuak (jauregia, San Migel parrokia, serorategia...) ikusiko ditugu ibilaldi honetan zehar eta Laurgaingo jauregiko sendien berriak, itsas jarduerak eta Elkanorekin dituzten loturak ezagutuko ditugu.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

  • Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoak
  • Aiako udaletxea

AGENDAN DATOZENAK

Data:
2017-11-22
Ordua:
17:30
Lekua:
Musika eskola
Data:
2017-12-06
Ordua:
10:00
Lekua:
Muntoko pasealekuan hasita (futbol zelaiaren parean)

Harpidetu!

Jaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan!

informazio +

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

OriokoUdala RT @ja2er: @orioarraunean Kartelak akatsa duela jakin berri dut: 13:00etan ez da izango meza, baizik-eta banderen bedeinkazio-ekitaldi labu…
OriokoUdala 'Aste Beltza' egingo du Arkupek, ostiralean hasita https://t.co/zX4tPDX4Rk
OriokoUdala Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu Urola Kostako Udal Elkarteak https://t.co/S2gzmuQLCo
OriokoUdala Kamel Ziani krosa egingo da aurten lehenbiziko aldiz, sanikolasetan https://t.co/9ntvrxqSHx
OriokoUdala Abenduaren 9an bedeinkatuko dira arraunlariek irabazitako banderak https://t.co/jGlJ38NE3k

Zu hemen zaude: HasieraItsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak izango dira azaroan. Igande honetan, Orion

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra