'Elkarrekin-Together' dokumentala proiektatuko da kultur etxean ostegunean, BATZEN proiektua aurkeztearekin batera

Kategoriak
Share |
  • Data
    2018-01-11
  • Ordua
    19:00
  • Lekua
    Kultur etxea
  • Antolatzailea
    Orioko Udala

elkarrekintogether18

Datorren ostegunean, urtarrilak 11, 'Elkarrekin-Together' dokumentala proiektatuko du Udalak kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Sarrera doan izango da. Dokumentala BATZEN proiektuaren barruan egin da eta proiektuaren zuzendari Iñaki Goirizelaia etorriko da Oriora, proiektuaren eta dokumentalaren aurkezpena egitera eta ondoko solasaldian parte hartzera.

Baleazale euskaldunen arrastoen bila

Albaola Itsas Faktoriako presidente Xabier Agotek AEBen ekialdeko kostako uharte baten berri jaso zuen liburu baten bidez: Maine estatuan dago uharte hori eta euskal izena du: Plazentzia. Dokumentu zaharren arabera euskal balea-arrantzaleak han ibili ziren 16. mendean, elkarlanean inguruko biztanle indigenekin. Handik urte batzuetara Xabier Agotek hara joatea erabaki zuen, euskaldunek utzitako arrastoen bila. 'Elkarrekin-Together' dokumentalak espedizio horren berri ematen digu: nondik nora ibili ziren, zer topatu zuten…

Xabier Agote ez zen bakarrik abiatu espedizioan; arkeologo talde bat eraman zuen berarekin eta, horrez gain, dokumentala osatzeko kameralaria eta soinu teknikaria. Migeltxo Molina izan zen kameralaria eta berak zuzendu du dokumentala, Itziar Garcia ekoizle-zuzendariarekin batera. Miguel Garcia izan da soinu-teknikaria. Xabier Alberdi historialari zarauztarrak ere parte hartu du proiektuan.

'Elkarrekin-Together' 2017ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta harrera ona izan zuen kritikaren aldetik.

BATZEN proiektua, euskal komunitatearen elkargunea

Dokumentala BATZEN izeneko proiektu zabal baten barruan ekoitzi dute eta ekarpen pribatu zein publiko askoren emaitza izan da.

BATZEN Euskal Komunitatearen Proiektu Dinamika berria da, Euskal Komunitatea sentitzen duten guztien elkargune izateko jaioa, Euskal Komunitatea zentzurik zabalenean hartuta: Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroa, Ipar Euskal Herria, diaspora eta .eus komunitatea.

BATZEN proiektuaren helburua da Euskara, Euskal kultura, Euskal Herria eta Euskal Komunitatea munduko plazan kokatzea, elkarlana sustatuz eta proiektuak gauzatzeko dinamika berriak sortuz.

Informazio gehiago: batzen.eus

AGENDAN DATOZENAK

Harpidetu!

Jaso albisteak e-postaz eta eztabaidatu foroan!

informazio +

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

OriokoUdala Informazio gune bat izango da kultur etxean, hondakinak biltzeko zerbitzu berria herritarrei azaltzeko https://t.co/m9kahaLkFo
OriokoUdala Orioko Udalaren ordezkariak Madrilgo FITUR azokan izan dira https://t.co/bsmWvZC0Mz
OriokoUdala Udalak argitaratu ditu gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako teknikariaren plazaren lehiaketako onartuen… https://t.co/YL62pZ79eI
OriokoUdala Iberdrolak kaleko argia moztuko du alde zaharrean ostegunetik ostiralera bitarteko gauean https://t.co/kZiXfmqtHh
OriokoUdala Hondakinak biltzeko sistema berria otsailaren 1ean jarriko da abian https://t.co/EKOkETEm6d

Zu hemen zaude: Hasiera'Elkarrekin-Together' dokumentala proiektatuko da kultur etxean ostegunean, BATZEN proiektua aurkeztearekin batera

Orioko Udala · Herriko plaza, 1. 20810 Orio (Gipuzkoa) · Tel.: 943 83 03 46 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · Lege oharra