Jon Gurrtxaga eta Urbil Artola musikariek kontzertua emango dute Orion martxoaren 26an, ostiralarekin, «Kateak» diskoa aurkezteko. Ekitaldia 19:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan.
Kontzertua urtarrilaren 29an egitekoa zen, baina bertan behera geratu zen Orioko pandemia-egoerak okerrera egin zuenean, Udalak bere instalazio guztiak ixtea erabaki baitzuen.
Kontzerturako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, 2 euro ordainduta. Lehendik erosita dutenek ez dute berriro erosi behar eta bere garaian erositakoa baliatu dezakete kontzertura sartzeko. Norbaitek sarrera erosi bazuen eta orain joaterik ez badu, kultur etxera jo dezake eta ordaindutako dirua itzultzea eskatu.