Albisteak
Euskadiko musikari gazteek kontzertua joko dute larunbatean kultur etxean
2020-03-07
19:00
Kultur etxea
Danbolin Musika Eskola
Kontzertua 19:00etan hasiko da eta bertan herri askotako musikari gazteek joko dute.
Martxoaren 13an eta 14an Euskadiko Musikari Gazteen XIV. Lehiaketa jokatuko da Bilbon eta Orioko kontzertua baliatuko dute gazteek jendaurrean entsaiatzeko han joko dituzten piezak.
«Evaren alabak» antzerki-emanaldia izango da Orion martxoaren 13an
Martxoaren 13an, ostiralarekin, «Evaren alabak» kale-ikuskizuna izango da Orion.
Antzerkiaren bi saio izango dira, elkarren segidan: lehenbizikoa 21:00etan hasita, eta bigarrena, berriz, 21:45ean. Saio bakoitzerako 30 bat sarrera salduko dira. Bi saioak toki beretik abiatuko dira: Zakilaneko aldapatik, Pietatearen azpitik; handik zimitorio zaharrera joango dira aktoreak eta ikusleak eta, bukatzeko, Salatxo aretora joko dute.
Euskalmetek alerta laranja aktibatu du 12:00etatik 18:00etara, itsaso zakarragatik
Egun hauetan euskal kostaldea jotzen ari ekaitza dela-eta, Euskalmetek igo egin du alerta-maila, horian zegoena, eta alerta laranja aktibatuko du gaur, martxoak 3, 12:00etatik 18:00etara.
Udaltzaingoak debekatu egin du hondartza aldeko arrisku-guneetan ibiltzea alerta aktibatuta dagoen bitartean eta zuhurtzia eskatu die herritarrei, egoera arriskutsuak saihesteko.
Goizez ere irekita izango da udal-liburutegia aurrerantzean
Martxoaren 2tik aurrera udal-liburutegiak ordutegi zabalagoa izango du eta goizez ere irekita izango da. Hala erabaki du Udalak eta, horretarako, udal-liburutegiaren arduradunaren lansaioa handitu du: lehen egun erdiz egiten zuen lan eta, hemendik aurrera, egun osoz arituko da. Otsailaren 27ko udalbatzarrean erabaki zuen Udalak aldaketa hori, aho batez.
Udal-liburutegiaren ordutegia, hortaz, hau izango da aurrerantzean: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00-19:30era.
San Pedro jaietako proposamenak bidaltzeko deia egin du Kultura Sailak
Orioko Udaleko Kultura Sailak, aurtengo San Pedro jaietako festa-batzordea antolatzen hasi aurretik, herritarrei, herriko elkarteei eta eragileei beren proposamenak aurrez bidaltzeko deialdia egiten die.
Proposamen denak, mesedez, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera igortzea eskatzen du Udalak.
Festa-batzordearen lehenengo bilera martxoaren 10ean izango da, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean.