Albisteak
Salgai daude Benito Lertxundiren emanaldirako sarrerak
Datorren maiatzaren 13an, ostiralarekin, Benito Lertxundiren kantaldi berezia izango da Karela kiroldegian, 22:00etan hasita. Sarrerak eskuragai daude online zein kultur etxean.
Miriam Garcia: «Euskaraldiarekin ilusioa eta kalea berreskuratzeko urtea izango da»
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten ostiralean, apirilak 1, Euskaraldiaren hirugarren edizioaren harira. Ekimena dinamizatzeko eskualdean kontratatu dituzten hiru pertsonen berri eman zuten aurkezpenean: Orio eta Aiaren kasuan, Miriam Garcia izango da arduraduna. Getaria eta Zumaiakoa, Peru Tolosa izango da, eta Zarauzkoa, berriz, Eder Iturralde.
Gazte migranteen errealitatea bistaratzeko bi saio izango dira aste honetan
SOS Arrazakeria elkartearekin elkarlanean, arropa-bilketa kanpaina jarri zuen martxan abenduan herritar-talde batek. Horrekin batera, migranteek bizi duten egoera ezagutzera emateko, bi saio programatu zituzten, pandemiagatik atzeratu behar izan zituztenak. Orduan egin gabe geratu ziren saio horiek aste honetan programatu dituzte kultur etxean, apirilaren 5ean eta 7an, astearte eta ostegunarekin.
Udalak aho batez onartu du 10 urterako euskara-plana, euskara arloan «salto bat aurrera» egiteko
Orioko Udalak, martxoaren 31n egindako udalbatzarrean, «Orioko euskara-plana 2022-2032» dokumentua onartu zuen, besteak beste. Dokumentuak markatzen du zer egingo duen Udalak euskararen arloan datozen hamar urteotan eta aho batez onartu zuen udalbatzarrak. Guztira, 89 jarduera biltzen ditu, 11 arlo hauetan banatuta: transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, arlo sozioekonomikoa, aisialdia, kirola, kulturgintza, corpus-plangintza, hedabideak/IKTak eta sentsibilizazioa.
Udalaren oharra, indarrean den alerta laranjari lotuta
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren aginduz, natur-inguruneetan eta espazio irekietan garatzen diren jarduerak bertan behera geratuko dira larunbat goizean, apirilak 2, 14:00ak arte. Alerta laranja indarrean da elurte arriskuengatik, eta Udalak ere arretaz jokatzeko deia egin die herritarrei.
Haurreskolako matrikulazio epea apirilaren 11n irekiko dute
Haurreskolen partzuergoak haurren izen-emateko modua aldatu du datorren ikasturtera begira, eta orain arte bezala hiru alditan egiteko partez, deialdi bakarra izango da aurrerantzean. Datorren ikasturtera begirako matrikula egiteko epea, hain zuzen, apirilaren 11tik maiatzaren 9ra izango da zabalik, biak barne.