Albisteak
Herriko festetan barrakak, salmenta-postuak eta janari-postuak jartzeko baldintzak arautu ditu Udalak
2022ko San Pedro eta San Nikolas jaietan barrakak, salmenta-postuak eta janari-postuak jartzeko bete beharreko baldintzak arautu ditu Udalak: guneak, kopuruak, eskaerak egiteko epeak...
Turismo Bulegoa Aritzaga kalean izango da gaurtik aurrera
Gaur, maiatzak 11, Iturriaga Jauregitik Aritzaga kalera aldatu da Turismo Bulegoa. Bisitariengandik hurbilago egongo da aurrerantzean, eta irisgarriagoa izango da. Ohiko ordutegia izango du, eta ekainaren 13tik aurrera udako ordutegiarekin hasiko dira.
Balearen Egunean herriguneko trafikoa moztuta egongo da
Maiatzaren 14an, larunbatarekin, Balearen Eguneko ospakizunak direla-eta, herriguneko trafikoa moztuta egongo da goizeko 8:00etatik igande goizeko 8:00ak arte. Horregatik, herriko sarrera-irteerak Txanka-Hondartzatik bideratuko ditu Udaltzaingoak.
Maiatzaren 15ean pasatuko da herritik Itzulia Women 2022 txirrindulari-proba
Maiatzaren 13an, ostiralarekin, Gasteizen hasiko da Itzulia Women 2022 txirrindulari-proba, eta hilaren 15ean, igandez, helduko da Donostiara. Oriotik azken egun horretan pasatuko da, goizean, eta N-634 errepidea trafikoari moztuta egongo da bi une jakinetan.
‘Azken Balea’ emanaldia 18:00etan izango da
Balearen Eguneko programazioaren barruan, Tomaxen Abenturak clown-konpainiak Azken Balea ikuskizuna emango du ostegunean, maiatzak 12. Saioa 17:30ean hastekoa zen, baina, azken orduko gorabeherak tarteko, 18:00etara atzeratu behar izan da ordua. Barkatu eragozpenak.
Bide-heziketa ikastaroa jasotzen ari dira bi eskoletako haurrak
Udalak haurrentzako bide-heziketa ikastaroei heldu die berriro, pandemiagatik etena egin eta gero. Maiatzaren 2tik 31ra egingo dituzte aurtengo saioak, eta Aloña Zubeldia udaltzainak gidatuko ditu.