Mai13

17:30

Ikastetxeetako haurren bertso-saioa izango da datorren astelehenean

Lekua: Ikastolako areto nagusia

Antolatzailea: Zaragueta eskola, Herri Ikastola eta Udala

Udalak eta herriko bi ikastetxeek bultzatzen duten 'Gu ere bertsotan' programaren barruan, haurren bertso-saioa izango da datorren maiatzaren 13an, 17:30ean hasita, Ikastolako areto nagusian.

Urtero bezala, bi ikastetxeetako haurrek parte hartuko dute saioan eta bertan erakutsiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena. Saioa zuzentzen Iñaki Gurrutxaga bertsolari oriotarra arituko da, bera baitabil bertso-irakasle eskolan eta ikastolan.

Saioak ordubete inguruko iraupena izango du eta irekia da bertaratu nahi duen edozeinentzat.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.