Mai25

10:30

Antillako hondartza auzolanean garbitzeko deia egin du Orioko Surf Taldeak larunbat goizerako

Lekua: Antilla hondartza

Antolatzailea: Orioko Surf Taldea eta Herrio natur taldea

Azken urteotan urtero egiten da hondartza-garbiketa Orion. Ekintza parte-hartzailea izaten da, Orioko Surf Taldeak deitzen duena Herrio natur taldearen laguntzarekin. Ekintza irekia da edozein herritarrarentzat.

Aurtengo garbiketa larunbat honetan izango da, maiatzak 25, goizeko 10:30ean hasi eta 13:30ak arte. Aurten plastiko txikiak bilduko dituzte batez ere eta, beraz, laguntzera joaten direnei eskatzen diete salabardoak, palak eta sareak ekartzea, garbiketa-lanak behar bezala egin ahal izateko.

Ondoren, hamaiketakoa

Laguntzera bertaratzen direnentzako hamaiketakoa prestatuko dute antolatzaileek, ondoren, Surf Taldearen lokalaren ondoan.

Ekimen globala

Garbiketa-kanpaina hau mundu osoan antolatzen du Surfrider Foundation talde ekologistak eta Europan, esaterako, oso finkatuta dago dagoeneko:

http://www.surfrider.org

Antolatzaileek adierazi dutenez, garrantzitsua da egun horretan egiten den garbiketa-lana, baina are eta garrantzitsuagoa da ekimenaren bitartez lortzen den sentsibilizazioa.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.