Eka17

Eka21

Danbolin Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako entzunaldiak eskainiko dituzte aste honetan

Antolatzailea: Danbolin Musika Eskola

Entzunaldiotan ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izango dute. Astelehenetik ostiralera izango dira entzunaldiak. Guztiak arratsaldez egingo dira; eta gehienak, kultur etxean. Emanaldiak irekiak dira bertaratu nahi duten guztientzat.

Hauek da entzunaldien programa:

Ekainak 17, astelehena

17:00 Perkusio ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

18:00 Txistu ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

18:30 Eskusoinu eta flauta ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

Ekainak 18, asteartea

19:00 Kantuko ikasleen entzunaldia, Salatxo aretoan.

19:30 Trikitixa eta pandero ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

Ekainak 20, osteguna

17:00 Gitarra ikasleen entzunaldia, musika eskolan.

17:00 Piano ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

19:00 Klarinete eta saxofoi ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

19:00 Tronpeta ikasleen entzunaldia, musika eskolan.

Ekainak 21, ostirala

17:00 Dantza-emanaldia Karela kiroldegian

19:00 Biolin, biolontxelo eta gitarra ikasleen entzunaldia, elizako zimitorioan.

Datorren ikasturterako izen-ematea

2019-20 ikasturterako izena emateko epea ekainaren 24tik uztailaren 3ra egongo da zabalik.

Ikasturtearen hasieran ere izango da izena emateko bigarren epe bat, irailaren 2tik 6ra bitartean.

Informazio gehiago nahi duenak jo dezala musika eskolara edo deitu 943 833 727 telefonora.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.