Uzt27

22:00

Zinea izango da ikastola aurreko plazan uztailaren 27an: Urrezko Iparrorratza

Lekua: Ikastola aurreko plaza

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Uztailaren 27an, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da ikastola aurreko plazan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. 'Urrezko Iparrorratza' filma eskainiko da, euskaraz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta hau izango da bigarrena.

Sarrera doan izango da.

Eguraldi txarra egiten badu, zine-emanaldia Herriko Plazan egingo da.

Abenturazko filma, familian ikusteko egokia

Dakota Blue Richards, Nicole Kidman eta Daniel Craig dira fantasiazko film honen aktore nagusiak eta Chris Weitz da zuzendaria. 1h 50m irauten du.

Mundu paralelo batean gertatzen den abentura fantastiko honetan pertsonen arimak animalia txiki moduan ageri dira, borroka egiten duten hartz berritsuak daude eta era misteriotsuan desagertzen diren umeak ere badira. Bertan, Lyra izeneko 12 urteko neskato batek Roger lagun-mina aurkitzeari eta erreskatatzeari ekingo dio, eta, horretan ari dela, bere mundua eta geurea salbatzeko ahalegina egingo du.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.