Urr18

22:00

Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da Orion urriaren 18an eta sarrerak salgai daude dagoeneko

Lekua: Orioko kultur etxea

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducir al español

Urriaren 18an, ostiralarekin, Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da kultur etxean 22:00etan, Orioko Udalak antolatuta.

Gari & Maldanbera

Garik toki berezia du Euskal Herriko musikan, ibilbide luze eta oparoa egin du-eta, Hertzainak taldearekin ezagun egin zenetik. Orain proiektu berriari ekin dio Maldanbera taldearekin. Taldeak osaketa klasikoa dauka: bateria, baxua eta gitarra gehi abeslaria. Taldeari esker Garik bere betiko abestien rok-funtsa berreskuratu ahal izan du eta horrekin batera doinu berriak sortzen ditu modu errazagoan: mendi-tontorrera heltzeko ahalegin handiak egin ondoren, maldan beherako bide erraza hasten denean bezala.

Kontzertuan bere azken diskoa aurkeztuko du taldeak: Beste Denbora Batean.

Sarrerak salgai kultur etxean

Kontzerturako sarrerak 10 eurotan daude salgai dagoeneko kultur etxean. Udalak 100 sarrera jarri ditu salgai, kultur etxeko aforoa bete artekoak. Beraz, interesa dutenek hobe dute asti ibili eta lehenbailehen hartu.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.