Aza28

18:30

Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztuko dute ostegunean

Lekua: Kultur etxea

Antolatzailea: Euskaraldiaren Orioko lantaldea

Traducción automática al castellano

Datorren ostegunean, azaroak 28, ekitaldia antolatu du Euskaraldiaren Orioko lantaldeak kultur etxean, 18:30ean hasita.

Herritar guztiak gonbidatuta daude bertara agertzera. Bereziki, herriko elkarte eta taldeetan dabiltzanak, datorren urteko Euskaraldian protagonismo berezia izango dute-eta.

Ekitaldi irekia

Ekitaldiak bi zati izango ditu:

  • Lehenbizi, iazko Euskaraldiaren emaitzak azalduko ditu Soziolinguistika Klusterreko ordezkari batek. Soziolinguistika Klusterrak galdetegi bidezko ikerketa-lan bat egin zuen Euskaraldiaren eragina neurtzeko, eta, ikerketa orokor horren barruan, gure eskualdeko datuak berariaz aztertzeko eskaria egin zion Urola Kostako Udal Elkarteak. Ikerketa-lan horrek eman duena azalduko dute osteguneko ekitaldian. (gehienez, 30 minutu)
  • Ondoren, 2020ko Euskaraldiaren aurkezpena egingo du Egoitz Dorronsoro Orioko dinamizatzaileak: epeak, ezaugarriak, aurreko Euskaraldiarekiko aldaketak… (gehienez, 30 minutu)

Euskaraldiaren Orioko lantaldea hasita dago bilerak egiten datorren urteko Euskaraldia egoki antolatzeko eta osteguneko bilera izango da bigarren Euskaraldiaren abiapuntu formala. Aurreko Euskaraldiak oso erantzun ona jaso zuen Orion eta lantaldea emaitza are hobeak lortzeko ari da lanean. Iaz parte hartu zuten guztiak gonbidatuta daude osteguneko aurkezpen-ekitaldira.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.