Abe14

10:30 - 14:00

Jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du aurten ere Herrio taldeak

Lekua: Kultur etxea

Antolatzailea: Herrio natur taldea

Traducción automática al castellano

Abenduaren 14an, larunbatarekin, Herrio Natur Taldeak antolatuta, Jostailu Erabilien 10. Azoka izango da goiz osoan kultur etxean. Horretarako, etxeetan erabiltzen ez edo behar ez dituzuen jostailuak badituzue, orain duzue horiei erabilera berria emateko aukera. Elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea da ekimenaren helburua eta Gabonetako gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea.

Bilketa

Azoka eguna baino lehen jostailuen bilketa egingo da, bi egun hauetan:

  • Azaroak 29 ostirala: 16:00etatik 17:00etara Zaragueta Eskolan izango dira Herrio taldekoak jostailuak jasotzen. 16:30etik 17:30era Ikastolan izango dira.
  • Abenduak 13 ostirala: Kultur etxean izango dira azken jostailuak jasotzen, 17:00etatik 19:00etara.

Biltzen diren jostailu guztiak abenduaren 14ko azokan ikusgai jarriko dituzte, 10:30etik 14:00etara kultur etxean.

Truke-sistema

Bilketa-egunetan etxetik ekarritako jostailuak sailkatu egingo dituzte hiru koloreren arabera: horia, urdina edo gorria. Jostailua utzi duenak, nahi izanez gero, koloretako txartel bat jasoko du, azoka egunean kolore bereko txartela duen jostailu batekin trukatzeko.

Mahaietan izango diren jostailu guztiak ondo-ondo begiratu eta gustukoena aukeratzea izango dute azokara hurbiltzen direnek.

Egun horretan etxetik ekarritako jostailuak ere trukatu ahal izango dira azokan jarritakoekin.

Kontuan izatekoak

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Jostailuek osorik egon behar dute, egoera onean. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez da jasoko.
  • Azoka egunean jostailuak trukatzeko 8 urtetik beherakoek arduradun batekin parte hartu beharko dute.
  • Behin azoka amaitutakoan, inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batetara bideratuko dira.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.