Abe03

19:00

'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren sariak abenduaren 3an banatuko dira kultur etxean, Euskararen Egunarekin

Lekua: Kultur etxea

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren sariak; aurten asteartearekin tokatzen da abenduaren 3a.

Ekitaldi irekia

Sariak banatzeko ekitaldia kultur etxean izango da, areto nagusian, 19:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.

Sari-banaketan Amaia Gutierrez biolin-irakasleak eta bere ikasle batzuk ere parte hartuko dute, ekitaldia musikaz laguntzeko. Ekitaldiari bukaera emateko, pintxo batzuk jango dituzte lagunartean.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.