Urt21

18:00 - 20:00

Udalak eta Aldundiak parte-hartze prozesu bat abiatuko dute urtarrilaren 21ean, haurren kale-jolas autonomoa eta aktiboa sustatzeko

Lekua: Kultur etxea

Antolatzailea: Orioko Udala eta Foru Aldundia

Traducción automática al castellano

Parte-hartze prozesuaren barruan hiru bilera egingo dira urtarrilean eta otsailean. Lehenbizikoa datorren asteartean izango da, urtarrilaren 21ean, eta gaiarekin interesa duten eragile eta lagun guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak.

Bilera kultur etxeko areto nagusian egingo da, 18:00etatik 20:00etara.

Kale-jolas autonomoa eta aktiboa sustatzeko

Parte-hartze prozesua, batez ere, 0-10 urte bitarteko haurren gurasoei eta haurrekin lanean dabiltzan profesionalei zuzenduta dago (entrenatzaileak, begiraleak, hezitzaileak…). Helburu orokorra hau da: Orion 0-10 urte bitarteko haurren artean bat-bateko kale-jolas autonomoa eta aktiboa sustatzea. Horretarako, honako galderak planteatuko dira:

  • Nolakoak izan behar lukete gure haurren jolasek? Eta Orion, non eta nola egiten dute jolas?
  • Neskek eta mutilek berdin egiten dute jolas Orion?
  • Orioko familien bizi-baldintzek nola eragiten dute beren txikien aisialdia?
  • Zein dira oztopoak eta baliabideak Orion, eta non daude?
  • Zer aldatu beharko litzateke? Zer eskatzen dugu, eta nori? Eta zer egin dezakegu guk?

Jolas librearen garrantzia

Jolasak berebiziko garrantzia du haurraren garapenean, baliabideak eskaintzen baitizkie garapen motorrerako, intelektualerako, emozionalerako eta sozialerako.

Gaur egun, ordea, gure haurrek gero eta denbora gehiago pasatzen dute helduen gidaritzapean eta gero eta aukera gutxiago dituzte beren jolasak modu autonomoan kudeatzeko. Joko antolatuak eta kirolak hartu du bat-bateko jolasaren lekua eta, horrekin batera, herriko naturguneek eta kaleek lekua galdu dute kirol-kantxa eta jolas-parke 'seguruen' aurrean.

kalejolasAKT eskuorri digitala ORIO 1

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.