Ahalduntze Eskolak hitzaldi bat antolatu du on-line, emakume migranteen egoerari buruz

Traducción automática al castellano

Orioko Ahalduntze Eskolak hitzaldia antolatu du datorren ekainaren 2an, asteartearekin, 18:00etan hasita. Gaia hau da: «La realidad que no vemos. Emakume migranteen egoera Euskal Herrian COVID-19aren ondoren». Hitzaldia streaming bidez emango da eta on-line ikusi ahal izango da albiste honen azpian.

Hizlaria Malen Etxea elkarteko Silvia Carrizo izango da. Malen Etxea Gipuzkoako Emakume Migranteen elkartea da eta Silvia Carrizo da presidentea. Elkarteak Gipuzkoako emakume migranteen egoera hobetzeko lan egiten du, emakume horiek ahalduntzea bultzatuz. Emakume horietako asko egoera prekarioan zeuden lehendik ere, eta COVID-19ak sortutako osasun-krisiak are zaurgarriago egin ditu. Horretaz hitz egingo du Silvia Carrizok asteartean.

Hitzaldia gaztelaniaz da eta hemen ikusi daiteke:

(Entzuleen galderak, iruzkinetan).

 

Comments powered by CComment

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.