Maddalen Arzallus eta Jon Maia bertsolarien saioa izango da ostiralean, elizako zimitorio berrian

Traducción automática al castellano

Errikotxia bertsozale elkarteak antolatu du bertso-saioa, Orioko udako kultur programazioaren barruan

Saioa uztailaren 10ean izango da ostiralarekin, eta 19:00etan hasiko da. Sarrera doan izango da eta ez da aldez aurretik txartelik erosi behar. Errikotxia elkarteko lagunak arduratuko dira aforoa kontrolatzeaz eta segurtasun-neurriak betearazteaz. Saiora joateko, derrigorra izango da maskara janztea.

Hilabete hauetako konfinamendua bukatu zenetik ez da bertso-saiorik izan Orion eta hau izango da, beraz, «normaltasun berriko» aurrenekoa. Jon Maia etortzekoa zen bertsotan egitera martxoaren 21ean, Oihana Iguaranekin, baina saio hura, beste asko bezalaxe, bertan behera geratu zen.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.