Ira09

19:00

Nerea Mendizabal psikopedagogoak «Txerto emozionala» izeneko hitzaldia emango du online guraso guztientzat

Lekua: https://us02web.zoom.us/j/8172370620

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Udalak herriko guraso guztientzat antolatuta, hitzaldia emango du Nerea Mendizabal psikopedagogoak datorren asteazken honetan, irailak 9, 19:00etan.

Ikasturtea hasi berri den honetan guraso asko kezkatuta dago pandemiak sortutako egoeragatik. Bizi dugun errealitateak gurasoen beldurrak eta inseguritatea hauspotzen ditu eta ez da erraza egoerari neurria hartzen eta beldur horiek egoki kudeatzen. Nork bere burua zaintzeko eta norberaren eta ingurukoen beharrak asetzeko, beharrezkoa da beldur eta inseguritate horiei buruz hitz egitea eta egoerari aurre egiteko prestatzea. Nerea Mendizabalen hitzetan, «txerto emozionala» jartzea, alegia.

Hitzaldiak ordu eta erdiko iraupena izango du. Lehenbiziko ordua edukiak azaltzeko erabiliko du hizlariak eta azken ordu erdia, berriz, parte-hartzaileen galderak erantzuteko.

Hitzaldia online emango du Nerea Mendizabalek, Zoom plataformaren bidez. Parte hartzeko, helbide honetara sartu behar da, ordenagailuan edo telefonoan (ez dago aldez aurretik izena eman beharrik):

https://us02web.zoom.us/j/8172370620

Puntual hasi ahal izateko, komeni da pixka bat lehenago konektatzea, dena ondo dabilela ziurtatzeko.

Euskaraz

Hitzaldia euskaraz izango da. Udalak beste hitzaldi bat antolatuko du aurrerago, gaztelaniaz, gurasoen aldetik horren eskaria badago.

Nerea Mendizabal psikopedagogoa

Nerea Mendizabal psikopedagogoa ezaguna da oriotar askorentzat, behin baino gehiagotan etorri delako herrira, hitzaldi eta solasaldiak ematera guraso, irakasle zein haurrentzat. Egiten duen lanari buruz gehiago jakin nahi duenak bere webgunean begiratu dezake:

https://nereamendizabal.eus/

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.