Ira11

21:30

Zinea izango da irailaren 11n, Herriko Plazan: «Glass»

Lekua: Herriko Plaza

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Ostiral honetan, irailak 11, zine-emanaldia izango da Herriko plazan, 21:30ean hasita, udako kultur programazioari bukaera emateko. M. Night Shyamalan zuzendariaren «Glass» filma proiektatuko da, gaztelaniaz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta hau izango da azkena. Orain arte bezala, segurtasuna zaintzeko, aulkiak distantzia egokiarekin jarriko ditu Udalak eta ikusleek maskara jantzita egon beharko dute. Emanaldia abuztuaren 28an egitekoa zen, baina Udalak atzeratu egin behar izan zuen, eguraldiagatik.

Sarrera doan da.

Beldurrezko filma

«Glass» beldurrezko eta suspensezko filma da eta aktore ezagunak ditu: Bruce Willis, James McAvoy eta Samuel L. Jackson, besteak beste.

Filmari buruz gehiago jakiteko:

«Glass» filma (Wikipedia)

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.