Udalak antolatutako udako programaren barruan, «El gran showman» filma proiektatuko da abuztuaren 11n, asteazkenarekin, Gure Zirkuko karpan, 22:00etan hasita.

Emanaldia Udalak antolatu du, Gure Zirkuko lagunekin elkarlanean. Guztira, bi filma antolatu dira Gure Zirkuko karpan: bat uztailean proiektatu zen eta hau bigarrena da.

Gonbitak turismo-bulegoan

Sarrera doan da, baina, COVID-19 protokoloak bete ahal izateko, gonbita hartu behar da aldez aurretik turismo-bulegoan (Pilliku plazan), goiz edo arratsaldez, bulego-orduetan (‭943 835 565). Guztira, 100 gonbita daude banatzeko

https://eu.wikipedia.org/wiki/The_Greatest_Showman