Liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da urriaren 4an, 17:30ean hasita.

Orioko haurren artean dagoeneko aski ezaguna den Miriam Mendoza  ipuin-kontalariak emango du saioa Kultur Etxeko areto nagusian. Emanaldia 3 eta 6 urte arteko haurrei eta gurasoei zuzenduta dago.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik.

Pandemiaren ondorioz ezarritako segurtasun-neurriak betetze aldera, ekitaldiak aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik Kultur Etxean bertan.