Folk talde beratarraren emanaldiak abiatuko du abenduko kultur programazioa. Saioa abenduaren 10ean, ostiralarekin, egingo dute Arraunetxen 19:00etan, eta sarrerak 5 euroan erosi daitezke kultur etxean.

Poesia eta musika uztartzeko asmoz, hiru lagunen elkarketatik sortu zen taldea 2004an eta, ordutik etapa eta formatu ezberdinetatik igaro diren arren, laukoteak indartsu jarraitu du aurrera. Hiru lanez osatutako diskografiako kantak ematen ari dira herriz herri, eta abenduko zubiaren ostean izango dira Orion.

Abenduaren 10eko emanaldirako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean. Abenduaren 3ko arratsaldetik egongo dira salgai.