Haurrentzat horren berezia den Gabon garaian ere, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du Orion. Abenduaren 13an izango da, astelehenarekin, 17:30ean kultur etxeko areto nagusian.

Oriotarrek ezin hobeto ezagutzen dute Mendoza, ikasturtean zehar, hilean behin gerturatzen baita herrira. Urtea bukatu aurretik azken geldialdia egingo du gurean, eta 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako kontaketa egingo du.

Gonbitak eskuragai

Saioa doakoa izango da, baina gonbitak aldez aurretik jaso beharko dira kultur etxean. Abenduaren 3ko arratsaldetik eskuragai izango dira.