Erregeen desfilean antortxa eraman nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, kultura@orio.eus helbidera idatzita (16 urte beteta izan behar dira).

Gutunak emateko, kultur etxera

Iaz bezala, aurten ere Txurrumuski taldeko kideek jasoko dituzte haurren gutunak, Bizarzuriren izenean, gero Erregeei emateko. Kultur etxean izango dira bi egunetan, eta hara eraman behar dira gutunak:

  • Abenduaren 4an, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Abenduaren 5ean, 10:00etatik 13:00etara.

Erregeen desfilearen ibilbidea

Hau izango da Erregeen desfileak egingo duen ibilbidea:

  • Errioaren bestaldetik etorriko dira herrira, zubia pasatuta.
  • Txistulari kalea
  • Herriko Plaza
  • Eusko Gudari kalea
  • Bikamiotako errotonda
  • Arrantzale kalea
  • Baxoalde kalea
  • Palota kalea
  • Balea kalea
  • Arrantzale kalea
  • Abeslari kalea
  • Kaia kalea
  • Ibai Ondo kalea (zubi azpitik pasatuta)
  • Aita Lertxundi kalea
  • Zubia

Trafikoan eragina

18:00-19:00 artean hainbat kale mozketa egingo dituzte udaltzainek, eta herriko irteera Txanka-hondartzatik bideratuko dute hainbat unetan. Horrez gain, herritarrei eskatu diete ibilgailua ezinbestekoa bada soilik hartzeko.