Autoen zirkulazioa baimenduko da berriz Herriko Plazan maiatzetik aurrerako asteburuetan

Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak Udalari eskatu dio asteburutan autoen zirkulazioa baimentzeko Herriko Plazan. Udaleko Obra eta Zerbitzutako batzordeak apirilaren 12an aztertu du gaia eta Arkuperen eskaera onartzea erabaki du.

Ondorioz, maiatzetik hasita, autoek aukera izango dute larunbat eta igandeetan Herriko Plazan barrena zirkulatzeko, aste tarteko egunetan bezalaxe.