Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu ziren ostiral arratsaldean

Joan den ostiralean, maiatzak 11, eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu ziren udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Ekitaldia 19:00etan hasi zen eta Orioko alkateak eta euskara-teknikariak bideratu zuten.

Karkara aldizkariak egindakoa da goiko argazkia.

Haur eta gaztetxo sarituek liburu bana jaso zuten opari, oroitagiri batekin. Horrez gain, lehiaketan saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuaren ale bat ere jaso zuten.

Ekitaldi jendetsua izan zen, urtero bezala, eta ikasleek guraso, lagun eta etxekoen txalo artean jaso zituzten beren sariak.

Liburua eskura dago kultur etxean eta udaletxean

Aurtengo lan sarituen liburua kultur etxean eta udaletxean eskura daiteke, doan. 100 orrialdetik gora duen liburu bat da eta, guztira, Orioko haurrek egindako 64 lan biltzen ditu: olerkiak, ipuinak eta marrazkiak. Liburuaren hitzaurrea Mikel Iruretagoienak idatzi du.

Liburua deskarga daiteke, baita ere, PDF formatuan, honako estekan:

Literatur lehiaketa 2018 (PDF)

Sarituen zerrenda

Honako hauek dira aurtengo literatur lehiaketan saria jaso duten haur eta gaztetxoak:

LH3
Martin Fernandez (Lagunak olerkia)
Xuban Ostolaza (Familia olerkia)
Julen Altuna (Egiptoko mundua ipuina)
Oier Iruretagoiena (Joxemari arrantzalea eta izurdea ipuina)
Mariana Arellano (marrazkia)
Nagore Faro (marrazkia)
Lazaro Roig (marrazkia)
Alba Rueda (marrazkia)

LH4
Mikel Orzaiz (Nire lagun maitea olerkia)
Nahia Uranga (Urtaroak olerkia)
Maddi Andres (Espirituen kondaira ipuina)
Marina Gaztañazpi (Gazteluko maitagarria ipuina)
Asier Basurko (marrazkia)
Daniela Bernedo (marrazkia)
Enara Iglesias (marrazkia)
Daniela Recio (marrazkia)

LH5
Ane Alberdi (Zergatik? olerkia)
Amaiur Sukia (Matxinsaltoa festarik festa olerkia)
Julen Saez (Mikel eta altxor ezkutua ipuina)
Amaiur Sukia (Zeruko itsasoa ipuina)
Laia Bergara (marrazkia)
Alex Carrera (marrazkia)
Brittney Coon (marrazkia)
Arhane Uranga (marrazkia)

LH6
Jokin Iruretagoiena (Munduko herriak olerkia)
Malen Lertxundi (Nire anaia txikia olerkia)
Itxaso Ayerbe (Hiru desioak ipuina)
Kattalin Zinkunegi (Abentura mendian ipuina)
Ane Amas (marrazkia)
Saioa Basurko (azaleko marrazkia)
Nora Bravo (marrazkia)
Iraia Fervenza (marrazkia)
Jokin Iruretagoiena (marrazkia)

DBH1
Ines Duran (Nire ametsa olerkia)
Enaitz Oliden (Pilota olerkia)
Oier Amilibia (Paititi: inken sekretua ipuina)
Aitzol Carrera (Desioen putzua ipuina)
Irene Alberdi (marrazkia)
Einer Aranguren (marrazkia)
Markel Otaegi (marrazkia)
Irati Uranga (marrazkia)

DBH2
Nora Bereziartua (Maitasun katea olerkia)
Nahia Stafa (Formaz aldatu olerkia)
Unai Sarasua (Tasmaniako deabrua ipuina)
Maxe Zinkunegi (Lurraren amaiera ipuina)
Josune Freire (marrazkia)
Naia Orzaiz (marrazkia)
Candy Ostolaza (marrazkia)
Franshesca Paez (marrazkia)

DBH3
Olatz Aizpurua (Kopa olerkia)
Sara Mujika (Kaixo, maitea olerkia)
Malen Albeniz (Egun grisa ipuina)
Miren Genova (Bidaia ipuina)
Malen Albeniz (marrazkia)
Alaine Garro (marrazkia)
Larraitz Lopetegi (marrazkia)
Maitane Zinkunegi (marrazkia)

DBH4
Nahia Altuna (Gure bizitzaren bidea olerkia)
Alba Moreno (Zelako maltzurra maitasuna! olerkia)
Elene Ostolaza (Maiene ipuina)
Irati Vivas (Zoriak erabakiko du ipuina)
Rosa Atorrasagasti (marrazkia)