Danbolin Musika Eskolan plaza libreak daude eta irailaren 21a arte izena eman daiteke

 

Danbolin Musika Eskolan ikasgai batzuetan plaza libreak daude. Hori dela eta, izena emateko aukera izango da ondorengo ikasgaietan, irailaren 21a arte:

 

– 1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).

– Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

– 2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean).

– Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

– Euskal dantza.

– Instrumentuak: esku-soinua, klarinetea, tronpeta, txistua, biolontxeloa, perkusioa eta panderoa.

 

– 3. MAILA (12 urtetik aurrera).

– Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.

– Euskal dantza.

– Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

INFORMAZIOA GEHIAGO

Musika Eskolara deitu 943 833 727 telefonora.