Udalak lehiaketa jarri du martxan, hondartzako 3. zenbakidun eraikina kontzesio administratiboan emateko

Orioko Udalak lehiaketa publikoa abiatu du, azken urteotan Galerna jatetxeak okupatu duen eraikinaren kontzesio administratiboa berriro emateko.

Lehiaketaren baldintzak gaur argitaratu ditu Udalak eta hilabeteko epea dute interesatuek beren proposamenak aurkezteko. Proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 18a izango da.

Kontzesiodunak Udalari ordaindu beharko dion urteko gutxieneko kanona 22.242 eurokoa da (BEZik gabe). Kontzesioa 10 urterako emango du Udalak.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko baldintza izango da proposamena egiten duenak gutxienez bi urteko esperientzia izatea ostalaritza-arloan.

Lehiaketaren baldintzak orio.eus honetako Lizatatzailearen Profilean ikusi daitezke:

Lehiaketaren deialdia