Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, martxoak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren akta hauen zirriborroak: 2018ko abenduaren 27ko, 2019ko otsailaren 11ko eta 2019ko martxoaren 7ko ezohiko bilkuretakoak eta 2019ko urtarrilaren 29ko ohiko bilkurakoa.

2.- Adjudikatzea, egoki bada, honako kontzesio administratiboaren kontratazioa: Orioko Antilla hondartzako 3. zenbakidun eraikina okupatu eta bertan Udalak baimendutako ostalaritza-zerbitzuak emateko kontratua.

3.- Onartzea, egoki bada, klausula administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak, honako lanak prozedura ireki sinplifikatu bidez kontratatzeko: ORIOKO ARITZAGA KALEKO, ENDAIA KALEKO ETA HERRIKO PLAZAKO LURPEKO AZPIEGITURAK BERRITZEKO ETA BERRURBANIZAZIO-LANAK EGITEKO PROIEKTUA.

4.- Eskariak eta galderak.