Udalak webgunea berritu du

Udalak bere webgunea berritu du egun hauetan. Webgune zaharra 2012an egindakoa zen eta dagoeneko agerian zituen hainbat aje eta hutsune, bai diseinu aldetik eta bai funtzionalitatearen aldetik.

Webgunearen diseinu berria argiagoa da, sinpleagoa, eta errazagoa da gauzak aurkitzea bertan. Aurrekoa bezala, Joomla plataformaren gainean eraikita dago; baina bertsio berriago bat erabiliz. Ondorioz, gestionatzeko errazago da eta praktikoagoa.

Eduki aldetik aurreko webguneko eduki guztiak eskura daude oraingo berrian; baina hobeto antolatuta eta garbiago azalduta.

Webgunea berritzeko lana Elkarmedia enpresak egin du eta 5.808 euroko kostua izan du.