Salatxo abesbatzak hiru kontzertu emango ditu Aiztondo eta Kantuz abesbatzekin batera

Salatxo, Aiztondo (Astigarraga) eta Kantuz (Hernani) abesbatzek Gabriel Fauré konpositore frantsesaren  ‘Requiem Op. 48’ obra abestuko dute batera hiru kontzertutan.

Hernanin, larunbatean

Lehenbiziko kontzertua Hernaniko San Joan parrokian emango dute larunbat honetan, apirilak 13, 20:00etan. Bigarrena Orioko elizan izango da maiatzaren 11n, larunbatarekin baita ere, 19:30ean hasita; eta hirugarrena maiatzaren 25ean izango da Donostiako Alde Zaharreko San Bizente elizan, oraindik zehaztu gabeko orduan.

Eliz musikako programa

Lau pieza joko dituzte kontzertuan: Gabriel Fauré-ren ‘Requiem’-a eta ‘Cantique de Jean Racine’, Aita Donostiaren ‘In paradisum’, eta Charles Gounod-en ‘Pater in manus tuas’.

Igor Arroyok zuzentzen ditu hiru abesbatzak eta bera izango da kontzertuak ere zuzenduko dituena. Requiem-ean Jose Javier Etxeberria baritonoak eta Maddalen Pradera sopranoak egingo dituzte bakarlari-lanak. Organoa jotzen Josean Pascual arituko da.