San Martin bidea itxita izango da astelehen, astearte eta asteazkenean, farola berriak jartzeko lanak direla-eta

Udala San Martin bidean eguzki-farola berriak instalatzeko lanak egiten ari da egunotan eta, lan horiek direla-eta, Lizargateberritik San Martin ermitarainoko bidea itxiko du hiru egunetan, ekainaren 3tik 5era, biak barne. Farolen oinarriak jarri ditu Udalak aurreko egunetan eta orain farolak berak instalatu behar ditu.

Lanak astelehen goizean hasiko dira lehen orduan eta bidea itxita izango da geroztik. Bertako bizilagunek eta auzoan kokatutako zerbitzuen erabiltzaileek pasatzeko aukera izango dute; baina gainontzekoek itxita aurkituko dute bidea.

Udalak barkamena eskatzen die herritarrei, aldez aurretik, sortutako eragozpenengatik.