Goiko Kaletik San Martin ermitara doan bideko argiteria berritu du Udalak

Udalak berritu egin du inguru horretako argiteria publikoa eta, horretarako, eguzki-plakenbidez funtzionatzen duten 26 farola berri instalatu ditu, Lizargarateberri etxetik San Martin ermitaren pareraino.

Obra zibila Luxarbek egin du eta argien instalazioa, berriz, Loyola Norte enpresak. Instalatu diren farolak Ekiona enpresarenak dira.

67.000 euroko kostua

Lan horien kostua, guztira, 67.000 eurokoa izan da (BEZa barne) eta Udalak Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako Sailaren 47.000 euroko dirulaguntza jaso du, farola berriak instalatzeko. Udalak, beraz, 20.000 euroko gastua izan du.