Zaragueta eskolako ikasle eta irakasleak udaletxean izan dira, mugikortasuna hobetzeko neurriak eskatzen

Traducción automática al castellano

Zaragueta eskolan mugikortasun jasangarriaren astea egiten ari dira, urtero bezala, eta, horren barruan, udaletxera jo dute gaur, irailak 18, beren gogoetak eta eskaerak alkateari planteatzera.

Anuska Esnal alkatea berekin bildu da udaletxearen atarian eta haien eskutik jaso du proposamena, aztertu eta kontuan hartzeko konpromisoa hartuz.

Mugikortasun jasangarriaren bidean

Gero eta gehiago dira eskolarako joan-etorria bizikletaz, patinetez edo oinez egiten duten ikasle eta irakasleak. Batetik, garraioak ingurumenean daukan inpaktuaz jabetzen direlako eta, bestetik, jarduera fisikoak onurak dakartzalako.

Eskaerak Udalari

Zaragueta eskolako kideek beren inplikazio eta sentsibilizazioaren berri eman nahi izan diote Udalari eta, horrekin batera, sei eskari-proposamen egin dizkiote, mugikortasun jasangarria hobetzeko:

1.- Herriko bidegorri-sarea eskolaraino luzatzea.

2.- Hori egin bitartean, eskolara bideko errepideko seinaleak eta asfaltoa hobetzea.

3.- Udalaren ekimenen artean, ibilgailurik gabeko eguna antolatzea.

4.- Zirkuitu bat egitea bizikletan ibiltzeko, BMX modukoa, pump-track estilokoa.

5.- Bizikleten alokairu publikoa sustatzea.

6.- Bizikletentzako aparkaleku estali gehiago jartzea, udaletxean, hondartzan eta ikastetxean.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.