Asteazkenean hasiko dira Kofradia zaharreko hormak eraisten

Kofradia zaharreko eraikina botatzeko lanak aurrera doaz eta, lan horien barruan, datorren asteazkenean, urriak 9, hasiko dira eraikinaren kanpoko hormak eraisten.

Atzeko oinezko bidea, itxita

Eraisketa-lanek hiruzpalau egun iraungo dute eta, bitartean, Kofradiaren atzeko oinezko bidea itxita izango da jendearentzat, segurtasunagatik.

Behin eraikina eraitsi eta bidea hondakinez garbitu ostean, berriro irekiko da pasaera.