Udalak bat egin du gehiengo sindikalarekin eta herritarrak deitu ditu ostiral eguerdian elkarretaratzera

Traducir al español

Kataluniako hainbat buruzagi politiko eta soziali ezarri dizkieten zigorrak direla-eta, Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU) langileen elkarretaratzeak deitu ditu bihar ostiralerako, urriak 18, ‘Erreferenduma ez da delitua. ASKATASUNA’ lelopean.

Orioko Udalak bat egin du deialdiarekin eta herritarrak deitu ditu Orioko elkarretaratzean parte hartzera.

Elkarretaratzea 12:00etan egingo da plazatik elizara igotzeko aldapan eta 10 minutukoa izango da. Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera, preso politiko katalanei elkartasuna adierazteko eta bozkatzea ez dela delitu aldarrikatzeko.

Hau da sindikatuek deialdia egiteko adostu duten agiria:

Erreferenduma ez da delitua