Euskararen Egunarekin banatu ziren kultur etxean aurtengo EUSKARAZ GAZTE literatur sariak

Sari-banaketa kultur etxearen areto nagusian egin zen, abenduaren 3ko 19:00etan hasita, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkariak, sarituekin eta epaimahaikideekin batera. Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea eta Bakartxo Oliden euskara-zinegotzia aritu ziren.

Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatu dute aurten: Eli Manterolak, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikariak; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak.

Epaimahaiak ekitaldian nabarmendu zuenez, aurten aspaldiko oparoena izan da lehiaketara aurkeztutako lanen kopurua eta kalitatez ere ona izan da aurtengo uzta. Horrek ondorio ekarri du, halabeharrez, saritzeko moduko lanak saririk gabe geratzea.

Ekitaldia musikaz lagunduta egin zen lehenengo aldiz. Danbolin Musika Eskolako irakasle Amaia Gutierrez arduratu zen musikaz eta berarekin batera aritu ziren Orioko bost biolin-ikasle: Saioa Olasagasti, Nerea Quintanilla, Olatz Genova, Uxoa Ibarguren eta Maxe Zinkunegi.

LAN SARITUAK

Saritutako lan eta egileak hauek izan dira:

Ipuinak

1.- Kofradia. Egilea: Iñigo Gaiton.

2.- Ibai, Itxaso eta olagarroa. Egilea: Iñaki Iturain.

3.- Eskolako bidea. Egilea: Ane Etxabe Usandizaga.

Accesita: Jota leiho izkinan eseri zen. Egilea: Libe Larrarte.

Accesita: Ipuin motza. Egilea: Iona Rekarte.

Olerkiak/Bertsoak

1.- Prefosta, lagün! Egilea: Garazi Urretabizkaia.

2.- Horiya. Egilea: Xabier Sukia.

3.- Kofradiari. Egilea: Mikel Iruretagoiena.

Accesita: Eta bazoaz, tipi-tapa. Egilea: Josu Galdos.

Accesita: Maitasuna eta pazientzia. Egilea: Rosi Lazkano.

ABENDUAN ARGITARATUKO DIRA

Saritutako lanak Karkara aldizkariaren gehigarri batean argitaratuko dira abenduan, Gabonak baino lehenago kaleratuko den zenbakian. Ondoren, webgune honetan ere publikatuko dira.

Epaimahaiaren agiria (PDF)