Dagoeneko beteta dago Noka ikastaroa

Arrakasta handia izan du Ahalduntze Eskolak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatutako Noka ikastaroak eta dagoeneko beteta daude plazak. 20 lagun daude izena emanda eta ez dago jende gehiago hartzeko modurik. Hemendik aurrera izena ematen dutenak itxaron-zerrendan geratuko dira.

Ikastaroa ostiral arratsaldetan izango da. Guztira 6 saio izango dira, ordu eta erdikoak, otsailaren 28an hasi eta apirilaren 3an bukatuta. 18:00etatik 19:30era izango dira klaseak, Salatxo aretoan. Ikastaroaren helburua guztiz praktikoa da: nokaren oinarriak ikastea ariketa praktikoen bidez.

Klaseak AEK-ko irakasle Amaia Zalduak emango ditu.