Martxoko eta apirileko jardueren programa argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du martxoko eta apirileko kultur jardueren programazioa. Ekitaldi hauek osatzen dute programa:

MARTXOAK 7, LARUNBATA

Egun osoan HIP HOP txapelketa kiroldegian.

19:00 Euskal Herriko musikari gazteen kontzertua kultur etxean, Danbolin musika-eskolak antolatuta.

MARTXOAK 11, ASTEAZKENA

19:30 LABURBIRA, film laburren proiekzioa kultur etxean.

MARTXOAK 13, OSTIRALA

22:00 Evaren alabak antzerkia kultur etxean. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 2 eurotan.

MARTXOAK 14, LARUNBATA

11:00 Orio eta itsas ondarea bisita gidatua. Bisita doakoa izango da, baina erreserba egin behar da aldez aurretik turismo-bulegoan: 943 835 565. 

MARTXOAK 14-15, LARUNBATA ETA IGANDEA

Mendiko eski-irteera, Talai Mendi elkarteak antolatuta.

MARTXOAK 16, ASTELEHENA

18:00 Ipuin-kontalaria kultur etxean: Miriam Mendoza.

MARTXOAK 21, LARUNBATA

20:30 Bertso-afaria Gure Etxea elkartean, Errikotxiak antolatuta, Oihana Iguaran eta Jon Maiarekin.

MARTXOAK 23, ASTELEHENA

19:00 Musika-eskolako bandaren emanaldia kultur etxean.

MARTXOAK 26, OSTEGUNA

18:00 Musika-eskolako saxo- eta klarinete-ikasleen emanaldia kultur etxean.

MARTXOAK 27, OSTIRALA

18:00 Musika-eskolako flautako eta eskusoinuko ikasleen emanaldia kultur etxean.

19:00 Musika-eskolako txeloko ikasleen emanaldia Danbolin musika-eskolan.

22:00 Haatik dantza-konpainiaren Errimak bi oinetan dantza-emanaldia kiroldegian.Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 5 eurotan.

APIRILAK 1, ASTEAZKENA

19:00 Musika-eskolako txistuko ikasleen emanaldia Salatxo aretoan.

APIRILAK 3, OSTIRALA

22:00 Loser antzerkia Arraunetxen. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 10 eurotan.

APIRILAK 4, LARUNBATA

18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototxen emanaldia Karelan, Danbolin musika-eskolako biolineko eta biolontxeloko ikasleekin batera.

APIRILAK 23, OSTEGUNA

18:00 Ipuin-kontalaria kultur etxean: Leire Zinkunegi.

OHARRA: Asteazkenero bingoa izango da kultur etxean 16:30ean.