Martxoaren 8a dela eta, balkoian jartzeko banderolak eskuratu daitezke Ahalduntze Eskolan

Martxoaren 8a hurreratzen ari dela eta, Udalak 150 banderola erosi ditu, ‘Gu ere martxoak 8’ leloarekin, herritarren artean banatzeko.

Eskualdeko udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren proposamenez banatuko dira banderolak, aurten lehenbiziko aldiz, eta Ahalduntze Eskolaren  laguntza izango du Udalak banaketa egiteko.

Udalak herritarrak animatzen ditu banderola bana jaso eta balkoian jartzera, berdintasuna lortzeko geratzen zaigun bidea gogora ekartzeko.

Banderolak prezio sinboliko batean (euro bat) eskuratu daitezke Ahalduntze Eskolan, ostiral arratsaldeetan; edo, bestela, kultur etxean eta gizarte-zerbitzuetan. Banderolen salmentatik sortzen den dirua Ahalduntze Eskolarentzat izango da.